URRIAK 9: Txistor eguna Arbizun

Home/Egunerokoa/URRIAK 9: Txistor eguna Arbizun

URRIAK 9: Txistor eguna Arbizun

Txistor eguna Arbizun

Arbizuko txistor eguna urriaren 9an izanen da, eta honen harira, bezperan, Haize berriak bandaren emanaldia izanen da Arbizun arratsaldeko 19:00etan.

Urriaren 9an, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera herriko fanfarrea ibiliko da karriketan zehar. 10:30etan da azokaren irekiera, eta 11:00etan, Nafarroako trikitilarien bilkura. 11:30etan pintxo lehiaketako pintxoen prestaketa hasiko da, eta 13:30etan, lehiaketako sari banaketa. 15:00etan azoka itxiko da eta arratsaldean 17:00etatik aurrera Nafarroako Trikiti eskolen arteko 1. jaialdia ospatuko da.

Goiz osoan zehar, herritarren erakusketak egonen dira herriko puntu desberdinetan: txistorrak eta tripotak (odolkiak) modu tradizionalean egiten ikusteko aukera, ukenduak eta belarren erabilera ezagutzen duten herriko emakumeek prestatutako erakustaldia, txerriaren puska banaketa, euskal txerria burduntzian, zotola…