URRIAK 8: Katxarro eguna

Home/Egunerokoa/URRIAK 8: Katxarro eguna

URRIAK 8: Katxarro eguna

Larunbatean urriaren 8an, II. Katxarro eguna Bakaikun

Bakaikun, auto klasikoen topaketa antolatu duten bigarren urtea da hau. Goizeko 10:00etan hasiko da topaketa eta eguerdiko 13:00ak arte iraungo du. 11:00etan parte-hartzaileentzat hamaiketakoa egonen da eta 12:00etan Sakanan zehar burutuko den ibilaldia hasiko da. 14:30etan bazkaria dago elkartean, 20 euro balio ditu eta parte hartzaile eta ikusleentzat irekia dago.

Izena emateko 680825557 telefonoa eta katxarroeguna@gmail.com posta elektronikoa gaitu ditu antolatzailea den Bakareko Etxea elkarteak.

katxarro-eguna1