Sakanako bizikleta-bideak Irurtzun eta Ziordia lotzen ditu, bailara bizikletaz zeharkatzeko eta bertako herriak, paisaiak eta zerbitzuak beste erritmo batean ezagutzeko aukera eskainiz.
Ekin pedalei eta gainerakoa Sakanak eginen du
Ibilbide nagusiak 46,3 kilometro ditu, eta herrietara, industrialdeetara, zerbitzuetara eta garraio publikoko guneetara iristeko 12 lotune eskaintzen ditu. Lotune horiek kontuan hartuta, Sakanako bizikleta-bidearen sareak 67 kilometro inguruko luzera du guztira.
Prestatu zure ibilbidea
Sakanako bizikleta-bidearen ibilbide osoa deskargatu dezakezu, GPS gailuan edo mugikorreko aplikazio batean erabiltzeko.
HORIZONTALA
Sakanako bizikleta-bidea HORIZONTALA korridorearen Nafarroako zatia da. Ibilbideak Arabako Lautadako bizikleta-bidearekin bat egiten du, Irurtzun eta Agurain artean bizikletaz bidaiatzeko aukera eskainiz.
HORIZONTALA Sakana eta Arabako Lautada lotzen dituen ibilbidea da: herriak eta paisaiak ezagutzeko, bidean gelditzeko eta bi lurraldeez beste erritmo batean gozatzeko proposamena.
Ezagutu Sakana bizikletaz. Ekin pedalei eta gainerakoa Sakanak eginen du.








