Unanu, Ergoiena osatzen duten hiru herrietako bat, Beriain mendiaren magalean dago.
UNANU
- Biztanleak: 68 (2022)
- Zerbitzuak:
- Herriko festak: San Pedrotik gertuen dagoen asteburua
- Garraio publikoa
Argazkiak: Patxi Txokarro eta Keta (Wikimedia)
Zer egin?
Unanuko ohiturarik esanguratsuenak inauteriak dira. Bertan Mamuxarroak pertsonaia nagusiak dira. Hauek, zuriz jantzita, metalezko maskara (katola deitzen dena) aurpegian, gerriko gorria eta eskuan makila luzea izanda, bidean topatzen dituzten guztiei mehatxuka eta joka aritzen dira. Bestalde, abuztuaren 7an edo ondorengo iganderik gertuenean Nafarroako erromeriarik altuena ospatzen da San Donaton.
Zer ikusi?
Beriain mendiaren tontorrean San Donato baseliza kokatzen da, San Donato eta San Cayetano santuen omenezkoa. Nafarroako ermitarik altuena.