Lakuntza

Lakuntza Sakana eskualdea osatzen duten herrietako bat da. Iruñetik 38 eta Gasteiztik 60 kilometrotara dago. 

LAKUNTZA

  • Biztanleak: 1.283 (2022)
  • Zerbitzuak:

Zer ikusi?

Lakuntzako erdigunean egitura originala kontserbatu duten hainbat eraikin eder aurkitu daitezke: Cerrajero (bere garaian etxe jauregi izandakoa) eta Tximonena etxeak adibidez. Plazan, bestetik, XVI.mendeko pikota bisitatu daiteke. Bertan, agintariek ezarritako 2.graduko zigorrak burutzen diren.

Zer egin?

Abuztuaren 15aren hurrengo igandean Lakuntzako Pertza, erromeria bitxi bat,  ospatzen da San Migeleko santutegian. Urtarrilaren 19, San Sebastian bezperan, hasten dira Sansastiñak. Gau horretan herritarrek danborrada antolatzen dute. Maiatzan, bestalde, Lakuntzako Feriak ospatzen dira. Abuztuaren bukaeran, aldiz, herriko festak.