Uharte Arakil

Uharte-Arakil Sakana eskualdea osatzen duten herrietako bat da. Iruñetik 33 eta Gasteiztik 63 kilometrotara dago.

UHARTE-ARAKIL

  • Biztanleak: 791 (2022)
  • Zerbitzuak:

Zer ikusi?

San Migel santutegia, XI. mendean eraikia eta erromaniko estilokoa, Uharte Arakileko erakargarri turistiko garrantzitsuenetakoa da. Santutegia Aralar mendizerraren gailurrean kokatzen da. Herritik gertuago, Zamartze monastegia bisita daiteke. 1.140 urtekoa den eliza du tenplu erromaniko honek, Sakanako Done Jakue bideko (Iter XXXIV galtzada erromanikoa) toki esanguratsuenetako bat delarik.

Zer egin?

San Donatora erromeria abuztuaren 7tik gertuen dagoen igandean ospatzen da, Unanuko herriarekin batera. 

Abuztuaren azken igandean Artzai eguna ospatzen da, 1968tik urtero ospatzen den eguna. Artzai txakur txapelketa, ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta txapelketa, eskilatze mekaniko txapelketa, artisau azoka, gazta eta beste produktuen salmenta eta dastaketa osatzen dute egitaraua. 2012 urtean Nafarroako Turismo Interesdun Festa izendapena jaso zuen.

Bitan ospatzen dira herriko festak Uharte Arakilen: San Juan eta San Migeletan.