Zubiarena (Satrustegi)

Aralar, Urbasa eta Andia mendilerroek inguratzen duten landetxea. Iruñetik autoz 20 minutu eskasera.

Intereseko datuak

  • Herria: Satrustegui
  • Edukiera: 10 pertsona
  • Harremanetarako kontaktua: Gorka
  • Telefonoa: 646926486
  • Whatsappa: Bai
  • E-posta: info@casazubiarena.com
  • Webgunea: www.casazubiarena.com
  • Lizentzia zenbakia: UCR462

Beheko solairuan egongela handi bat du telebista, DVD, ordenagailu eramangarria, musika ekipoa, tximinia, mahai jokoak,… guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela handi bat dutxa plater handiarekin. Lehenengo solairuan hiru logela bikoitz ditugu (bi senar-emazteentzako ohearekin eta bat 1,05eko bi oherekin), eta beste bainu-gela oso bat bainuontziarekin.

Bigarren solairuan, 6 urtera arteko haurrentzako jolas-gela bat dago, eta 20 m2-ko gela-areto txapituladun bat, banakako bi ohe, irakurketa-txokoa, liburu-denda, telebista, musika-ekipoa eta Wii bideokontsola dituena (gela hori 8 lagunentzako alokairuan baino ez dago).

Etxebizitzari atxikita, lorategi txiki bat dugu ikatzezko barbakoarekin, etxabea garajearekin bizikleta pare batekin, irristailuak ilaran, eta jolasgela bat futbolin, ping-pong, dardo eta xake-mahaiarekin,… ondo pasatzeko!

Etxabearen gainean terraza/solarium bat dago, altzariekin.