Joan eta etorriko ibilbidea, Larraun ibaiaren ertzeetatik eta Biaizpe haitzpean zehar murgiltzen dena Plazaola bide berdearekin topo egin arte. Saien balkoia (1) eta Aixita (2) ibilbideekin lotzeko aukera badago ere.
Irurtzungo (K-4) hilerriko aparkalekutik bi aukera daude bideari hasiera emateko: SL-138 Saien balkoia (1,3km) edota NA-1300 errepideatik (2km). Orazulo parkingera (p.k. 1) iritsi eta hortik Larraun ibaia gurutzatzen duen pasabidea hartu. Etxeberritik (J-4), SL-NA 131 Aixita ibilbidean 1,3km egin behar dira Larraungo pasagunera iritsi arte.
Bai distantzia, bai denbora, Larraungo pasabideatik neurtutak daude. Harri-jausien arriskua existitzen da.
Plazaola bide berdetik sarrera mugatuta.
Datu interesgarriak
- Abiapuntua: Irurtzun
- Iraupena: Ordu bat eta 15 minutu
- Luzeera: 3,300 km
- Desnibela: 46m
- Zailtasuna: Baxua
- Tipologia: Bertako bidea
- Mapa deskargatu
- Track-a deskargatu