Herri Ondo Apt.

Intereseko datuak

Herri Ondo Apartamentuak

Herri Ondo Apartamentuak 1970ean eraikitako etxea da, eta 2022an eraberritze integrala egin da (teilatua, fatxada/sate isolamendua, kanpoko aroztegia…), egungo araudia zehatz-mehatz betez; adibidez, areto-sukaldeko aireztapen hirukoitza eta jasangarritasunaren gaian, ahal dugun neurrian, tokiko energiak eta energia biojasangarriak, egurra, peleta eta eguzkia erabiltzen saiatzen gara.
6 apartamentutan banatzen da, beheko solairuan, 0 kotan, 2 apartamentu daude, logela 1 eta 2 logelakoak, eta lehenengo solairuan 3 logelako 2 apartamentu daude. Apartamentu guztiek terraza zabalak dituzte eta guztiz ekipatuta daude: wifia, garbigailua, kafe-makina……. Parking publikoa eta pribatua dute, baita gordelekuak ere.