Euskal Herriko erdigune geografikoa

Home/Ibilbideak, recorridos/Euskal Herriko erdigune geografikoa

Euskal Herriko erdigune geografikoa

Felix Isasa ingeniariaren aburuz Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu dagoen puntua da, Olibesario Saroia izeneko lekuan. Kalkulua egiteko barizentroaren kontzeptuan oinarritu da. Beriaingo menditik Olloko bailarantz doan bidetik gertu aurkitzxen da, baita Lezitza menditik ere, 1.236 metrotan. 2004. urtean monolito txiki bat jarri zen Euskal Herriko Erdigune Geografikoa erakus zezan.

Kontuan izan

Euskal Herriko Erdigune Geografikoa Urbasa-Andia Parke Naturalean kokaturik dago. Errespetatu indarrean dauden arauak.