Ingurumen Zientziak ikasi, Biodibertsitatearen Kontserbazioan espezializatu, eta ingurumen eta hezkuntza arloan esperientzia profesionala garatu ondoren, jaio nintzen bailaran ekintzaile bihurtzea erabaki dut, bertako baliabide natural eta kulturalak ezagutzera eman eta hauekiko begirunea lantzeko, eta baita zientziekiko maitasuna eta ikertzeko grina jendartean sustatzeko ere.
Horrela bada, AIZTI Ingurumen Zerbitzuak jaio da.
Pertsona guztientzako Ingurumen Hezkuntza ekintzak eskaintzen ditugu, 3 hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
- Zientzia Tailerrak
- Natur-ibilbide gidatuak
- Hitzaldi tematikoak
- AIZTI Clue (basoko escape room jolasa)
Eta gehiago…
Bailara honetako natura eta sekretuak bertako baten ikuspuntutik ezagutu nahi dituzue?
Zalantzarik ez izan eta harremanetan jarri! 😉
- Herria: Bakaiku
- Izena: AIZTI Ingurumen zerbitzuak
- Kontaktua: Amaia Fuste
- Telefonoa: 613096968
- Whatsapp: bai
- E-mail: info.aizti@gmail.com
- Web: www.aizti.es
- Turismo erregistro kodea: UETAC072
- Sare sozialak: Instagram, Facebook