Ibilbideak

Home/Ibilbideak

Urederrako iturburua

Urederrako iturburua Urderrako iturburua toki zoragarria Urbasa mendiko kareharrizko harresien magalean ezkutaturik aurkituko dugu. Naturaren egiazko miraria da. Sentsazio harrigarriez beteriko esperientzia da iturburuaren ur-jauziaren bila joatea pago, ezki, sahats, hurritz, hagin, haritz eta otsalizarren artean. Ezinbestekoa de sarrera hartzea Bakedanoko udaletxean edo Online beherago aipatzen den helbidean. Sakanatik joaneran Ubaba edo Pilatosen Balkoia

Borden ibibidea

Aralarko borden ibilbidea Gure baso, mendi eta larreetan betidanik ibili izan dira abereak, eta horien zaintzarako hainbat borda eta estalpe egin izan dira, batzuetan abereentzat, bestetan abeltzainarentzat eta gehienetan bertaratzen zen edozein babesteko. Ibilbide honetan, Arbizuko herritarrek mendeetan zehar Aralarren abeltzaintzan aritzeko prestatu dituzten borda eta iturriak ikusi ahal izango ditugu eta betiko iturri

GR-20 Aralarko bira

GR-20 Aralarko bira Aralarko GR-20 itzuliak zazpi etapa dauzka. Horietako batzuk Sakanako herri batzuetatik hasi daitezke: Arbizutik, Uharte Arakildik edo Etxeberritik. Interesgarria den irteera puntua Lizarrustiko Parketxea da, Etxarri Aranatzeko mugan dagoen Gipuzkoako gunea. Ibilbideak guztira 96 kilometro ditu horietatik 35 Sakanan barrena doaz. Ibilbide luzeaz gain, pasio atseginak egiteko ibilbideak daude GR-20an barrena.

Urbasa: Mendizaleen ibilbidea

Mendizaleen ibilbidea Ibilbide hau zailtasun ertainekoa da. Informazio zentrotik abiatuko gara eta gatzaren bide zaharra zeharkatuko dugu. Gatzaren bidea gatza Jaitzetik ekartzeko erabiltzen zen aitzinean. Horrez gain, ikazkinen txondorrek utzitako arrastoak ikus daitezke bidean. Igoeraren amaieran, Sakanako bailararen ikuspegi osoa ikusten da, baita Aralarko mendizerra eta Aitzkorrikoa ere. Bidean zehar hainbat interesgune markatuak daude

Urbasa: Iturrietako ibilbidea

Iturrietako ibilbidea Ibilbide zirkular hau urdinez markatua ageri da eta Urbasako interpretazio gunean hasten da. Bidean zehar, urak eremu karstikoetan duen funtzionamendua ikasiko dugu eta larretoki, dolina eta bestelako elementuak ikusiko ditugu.  Horrez gain, historiaurreko hainbat  aztarna topatuko ditugu, eta milaka urtetan artzainen bizilekua izan dela gogoraraziko digute. Severinoren bordan hasten den ibilbide zirkular

Urbasa: Artzainen ibilbidea

Artzainen ibilbidea Artzainen ibilbideak, Urbasako interpretazio zentrua Interpretazio gunearekin lotzen du eta haseran nahiz bukaeran beste ibilbideekin lotzen da. Ibilbidea, bailara eta mendi larreen arteko artzain bide edo kainadetan barna doa, eta Urbasako paisaiaz gozatu ahal izango dugu: mendi larreak, zonalde karstikoak pagadietan… Bertan, kolore, forma eta usain ezberdinen bidez eta vurtaroen mugimenduaz natura bizirik

Beriain tuneletik txirrinduz

Beriaina txirrinduaz Lizarragako tuneletik Beriaina txirrinduaz iristeko ibilbiderik erosoena dugu hau. Lizarragako tuneletik atera eta ezker aldera jo behar dugu. Behin errebuelta handia eginda, 11 bat kilometrora Euskal Herriko erdigunea aurkituko dugu. Irteera: Lizarragako tunela Iraupena: 2/3 ordu Distantzia: 14,59  km joateko Desnibela: 462 m Zailtasuna: Ertaina

Aralarko San Migel

Aralarko San Migel Santutegia San Miguel in Excelsis edo euskaraz Aralarko Mikel Donea, Aralarko mendizerran -Artxueta mendiaren gailurraren ondoan- eraikitako santutegia da, zeinetik Sakanako eskualdearen ikuspegi panoramiko ederra disfrutatu daitekeen. Antzinako santutegiak erlijioarekin zerikusi handia du. Aralarko Mikel Donea 1074. Urtean kontsakratu zuten arren, aurretik, IX. mendeko beste tenplu bat existitzen zela susmatzen da,

Haritz zaharren ibilbidea

Haritz zaharren ibilbidea Etxarri Aranatz Ibilbidea antzinako angio batetik igarotzen da. Haritz baten bizitzaren etapa guztiak ikustea posible da, berriki ernamuindutako landaretatik hasita, jada erori diren zuhaitz oso zaharretaraino. Hori ez ezik, ibilbide osoan zehar inguratzen gaituzten zuhaitz eta zuhaixka ezberdinen izen eta informazioa eskaintzen duten kartelak ezarrita daude. Irteera:

Trikuharrien ibilbidea

Trikuharrien ibilbidea Etxarri Aranazko kanpinetik abiatzen den bidexka zirkular honek dozenaka trikuharri ikustea ahalbidetzen du, haritzez, pagoz eta erretenez beterik dagoen ibilbide batean. Hasiberrientzako gomendatzen da soilik. Bidexka honen barruan bi ibilbide posible daude: 15 kilometroko bide luzea edo 9,7 kilometroko bide motza. Ibilbide luzea: Irteera: Etxarri Aranatz kanpina Iraupena: