Etxarri Aranatz Sakana eskualdea osatzen duten herrietako bat da. Iruñetik 42 kilometrotara dago eta Gasteiztik 54ra.
ETXARRI ARANATZ
- Biztanleak: 2.506 (2022)
- Zerbitzuak:
- Herriko festak: Abuztuaren lehenengo asteburuan
- Garraio publikoa
- Webgunea
Zer egin?
Kanpinetik aurrera jarraituta, 3 kilometro ingurura San Adriango baseliza dago. Bere eraikuntza Erdi Arokoa omen da, baina 1984. urtean guztiz berreraiki zen sute baten ondorioz.
Zer ikusi?
Etxarriarrek ekainaren 16an San Adrianen erromeria ospatzen dute. Jai ofiziala da herrian. Hiru egun lehenago San Kiriko ospatzen da. Abuztuaren 15ean beste erromeria egiten dute herrian bertan dagoen Andre-mayen ermitara. Bestetik, urriaren lehenengo asteburuan Etxarriko Feriak ospatzen dira. Herriko festak, aldiz, abuztuaren 1etik gertuen dagoen larunbatean hasten dira.
Aisia naturan
Etxarriko kanpinetik abiatuta, zailtasun eta luzera desberdinetako ibilbide ugari egin daitezke:
- Trikuharrien ibilbidea PR-NA 133
- Haritz zaharrak SL-NA 137
- GR 323 Bernoa
- Sakanako Done Jakue ibilbidea
Mendi lasterketei dagokionez: