Eskualdean ospatzen diren feria gehienetan, abereak eta artelan tradizionalak ikus daitezke eta jaki gastronomikoak erosi.
Artzai Eguna, Uharte Arakilen ospatzen da eta oso sustraitua dago eskualdean. Urtero ospatzen da 1969tik, abuztuko azken igandean, artzain eta artisau tradizionalen omenez. Gazta eta ardi latxak dira protagonista nagusi. Arratsaldean artzain-txakurren lehiaketa egiten da inguruko larreetan. Aralar, Urbasa eta Andia mendiak inguruan dituela, Sakanako Euskal Herriko artzain-erdigunetzat jotzen dute askok.
Irurtzungo abere-feria oso ezaguna zen, desagertu egin zen eta 2013an berriro berreskuratu zuten. Garai berrietara egokituz, inguruko nekazaritza, abeltzaintza, artisautza eta merkataritzaren erreferente bilakatu da berriro. Irurtzungo feria, Nafarroan bertako ganadu arrazei eskainita dagoen azoka bakarra da. Iraileko bigarren asteburuaren bueltan ospatzen da.
Eskualdeko feria garrantzitsuak dira Altsasukoa, urriko lehenengo asteburuan, eta Etxarri Aranatzekoa ere bai, urriko hirugarren asteburuan.
Arbizun, urriaren 12tik gertuen dagoen igandean Txistorraren Eguna ospatzen da, eskualdean balio handia duen jakia, eta hemendik kanpo herriari izen aparta eman diona.