Euskal Herriko erdigune geografikoa
Felix Isasa ingeniariaren aburuz Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu dagoen puntua da, Olibesario Saroia izeneko lekuan. Kalkulua egiteko barizentroaren kontzeptuan oinarritu da. Beriaingo menditik Olloko bailarantz doan bidetik gertu aurkitzxen da, baita Lezitza menditik ere, 1.236 metrotan. 2004. urtean monolito txiki bat jarri zen Euskal Herriko Erdigune Geografikoa erakus zezan.