Sakanatik gertu

Home/Aktibitateak/Sakanatik gertu

Urederrako iturburua

Urederrako iturburua Urderrako iturburua toki zoragarria Urbasa mendiko kareharrizko harresien magalean ezkutaturik aurkituko dugu. Naturaren egiazko miraria da. Sentsazio harrigarriez beteriko esperientzia da iturburuaren ur-jauziaren bila joatea pago, ezki, sahats, hurritz, hagin, haritz eta otsalizarren artean. Ezinbestekoa de sarrera hartzea Bakedanoko udaletxean edo Online beherago aipatzen den helbidean. Sakanatik joaneran Ubaba edo Pilatosen Balkoia

Lareoko urtegia

Aralarko parke naturalean kokatzen da Lareoko urtegia, Nafarroako mugatik gertu. Tamaina murritzeko zingira hau pagoz eta alertzez inguratuta dagoela kontuan hartuta, udazkenean oso kolore bizia hartzen du inguruak. Ibilbidea Lizarrustiko Parketxe interpretazio gunetik hasten da. Irteera puntua: Lizarrustiko Parketxea Iraupena: 2 ordu (joan eta etorri) Distantzia: 8km Desnibela: 150 m

Mendukilo

Mendukilorrerako bisita Aralarko barrenetara eramango gaitu. Korridore flotatzaile, argiztapen dinamikoa eta multimedia sistema ditu. 50 minutu irauten duen bisita batean, hiru gela ikusi ahal izango ditugu: Artzainzulo (artzainen babeslekua): sarrerako gela izateak argi naturalak iristen zaizkio eta oso argi dago. Gela honetan lehen formatu geologiko txikiak ikusiko ditugu. Laminosin (lamiaren aintzira): gela honetako erakargarritasunik handiena