Altsasuko herri-inauteriak

Home/Ihauteriak/Altsasuko herri-inauteriak

Altsasuko herri-inauteriak

Hausterre-egunaren aurreko asteartean herri-inauteriak ospatzen dira. Hausterre-egunaren ondorengo larunbatean, momotxorroen inauteria. Momotxorro Altsasuko inauterien pertsonaia nagusia da. Honelakoa da bere itxura: bizkar-larrua (larru izenekoa) atorra zuria, maukak bilduak eta besoak gorriz margotuta; buruan saski bat aldeetan adar handi bana erantsirik eta, aurpegia estaliz, zaldi ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta dulunbekin, zalaparta handia sortzen dutenak; eskuan sardea, beldurgarriagoak izateko.