Aralarko San Miguel: Santutegira Igoera

Ibilbide lineala, joan-etorrian, eskualdeko hainbat aro historiko ezagutzeko aukera ematen duena: aurrehistoriko trikuharriak, Zamartze hondakin erromatarrak eta Erromaniko Garaiko bi eraikin, Sakanan barnako Done Jakue Bide primitiboan eraikiak. Bide tradizionala, ikuspegi zoragarriak. Uharte-Arakil (G-4),

Haritz Monumentalak SL-NA 136

Irañetako hariztian barnako ibilbidea, hasieran joan-etorrian eta gero zirkularra. Azalpen panelez hornitua. Haritz ederrak ikusgai, bere tamaina eta natur balioengatik babestuak. Irañeta (H-4), Bus geltokia (7,100km - 2h 20min) / (*)  Zabalgoiena (3,300 km

Urruntzureko iturburua. GR-20. D5

Ibilbide lineala, joan-etorrikoa, GR-20 Aralarko Itzuliaren tarte bat segituz, Urruntzureko Iturbururaino. Iturria Madalenaitz mendiko pareta bertikalek ingururatutako leku eder batean kokatzen da. Irañeta (H-4). Arakil ibaiaren bazterreko bideruntz. Adi! Haurrentzako karrutxoekin egiteko bidea.

SL-NA 131 Aixita ibilbidea

Ibilbide zirkularra, Biaizpeko (Dos Hermanas) ateko haitz handiaren inguruan, Nafarroako Erresumako gotorleku izan zen Aixitako Gazteluko arrastoetara igotzeko aukerarekin. Etxeberri (Arakil) (J-4), herriko gaineko aldeko plazan. Adi! Aixitako joan-etorriko igoera kontabailizatu gabe. Mendi ertzetik

SL-NA 138 Saien balkoia

Ibilbide zirkularra, Irurtzungo autokarabanen aparakalekuan hasten da (PR®-NA 210 ERGAREN BIRA delakoaren leku berean), eta Ailegaingo parajera arteko ibilbidea partekatzen du, bi ibilbideak bitan banatzen diren lekua. Puntu horretatik, goraka jarraituko dugu emeki-emeki, “Putreen”