Itxasperriko Santiago
Itxasperriko Santiago ermita erromanikoa, Itxasperri izenez ezagunagoa, Egiarretako udal mugapean (Arakil, NA-7501 errepidearen ondoan), 1260. urte inguruan eraikitako Nafarroako landa-erromanikoaren eraikin bereizgarria da. Erdi Aroan izan zen eremu despopulatuaren aztarna bakarra da, Itxasperri izenekoa ere. Ermitaren kokapena ez da kasualitatea. Bordele eta Astorga lotzen zituen galtzada erromatarrean dago, garai batean Done Jakue bide nagusia izan zena. Gaur egun oraindik, joan diren mendeetan izan den