Morterutxoko bidea
Ibilaldi zirkularra, pagaditik larre edo lautadako ingurunera doana, ehorzketa-tumulu megalitikoak eta forma xelebredun harkaitzak erakusten dituena. Mugarri interpretatiboak eta atseden hartzeko bankuak aurki daitezke. Parkeko Informazio gunetik 400 metrotrara aurkitzen da hasiera, NA-718 errepidea (p.k. 31), aparkamendua (B-6). Gurpil-aulkirako egokitua. Ezin da bizikletarekin egin. Gehienezko malda %8. Interpretazio ibilaldi egokitua.
