Sakana, haritzen lurra

Dantzalekuko hariztian kokatua, ibilbide kultural honek Sakanako hariztiek ontzigintzarekin izandako harremana azaltzen dute. Ibilbideak dituen 700 metrotan (zirkularra), hainbat panel eta 10 txantiloiren bidez, bisitariak ontzigintzarako zuhaitzak eta horietatik ateratzen ziren piezak identifikatuko ditu. Horrez gain, Donostia 2016 Kulturaren Hiriburu Europarraren enbaxada ibiltaria izango den San Juan Naoaren berreraikuntzarako egurra eman duten paisaiak ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Dantzaleku kirol eremua (C-5). Haur-aulkiak sar daitezke. Damero ibilbidearekin (13) lotu daiteke.

Kontuan izan