Irañetako haritz ikusgarriak

Home/Ez ikustekoak/Irañetako haritz ikusgarriak

Irañetako haritz ikusgarriak

Irañetako angioa eta haritz ikusgarriak

Irañetako angioan abeltzaintzak sortutako paisaia irekiaz gozatzeaz gain, biodibertsitatearen baloreez gozatzeko aukera izango dugu azalpenak ematen dituzten panelei esker.

Hortaz aparte, bidexkan aurrera joan ahala Basokoetxea etxola ikusgarriarekin gozatu eta Irañetako haritz monumentalak, euren tamaina eta baloreengatik babestuak, ikusteko aukera ere izanen dugu.

Familia guztiarentzat gomendatutako ibilbidea.

Datu interesgarriak

  • Irteera: Irañetako todouno pista (Beheragoko Google  mapa begiratu)
  • Iraupena: Ordu bat eta 10 minutu
  • Distantzia: 3,3 km
  • Desnibela: 170 m
  • Zailtasuna: Baxua
  • Tipologia: Balizatua SL136
  • Informazio osagarria:
    • Mapa Irañeta en Pdf.
    • Basokoetxea borda (komunak eta barbakoarentzako gunea ditu) bazkariak edo beste ekintza batzuk egiteko alokatu daiteke diru kopuru txiki bat ordainduta. Informazio gehiago lortzeko eta erreserbak egiteko: 690087866/676593882. Erabilpenaren inguruko baldintzen informazioa hemen.