Borden ibibidea

Home/Ibilbideak/Ibi Arbizu/Borden ibibidea

Borden ibibidea

Aralarko borden ibilbidea

Gure baso, mendi eta larreetan betidanik ibili izan dira abereak, eta horien zaintzarako hainbat borda eta estalpe egin izan dira, batzuetan abereentzat, bestetan abeltzainarentzat eta gehienetan bertaratzen zen edozein babesteko. Ibilbide honetan, Arbizuko herritarrek mendeetan zehar Aralarren abeltzaintzan aritzeko prestatu dituzten borda eta iturriak ikusi ahal izango ditugu eta betiko iturri zaharretatik ur berria edanen dugu. Ibilbide guztian Aralarko babesgunean barna ibiliko garelarik.

Ibilbidean aurkitzen ditugun lau bordak (Sandindegi, Herriaren borda, Artabar eta Mezeriain) gaua egiteko dohako aterpea eskaintzen dute.

Datu interesgarriak

  • Irteera: Arbizu – Marquesina de autob├║s cerca del polideportivo.
  • Iraupena: 5 ordu eta 30 minutu
  • Distantzia: 19 km
  • Desnibela: 600 m
  • Zailtasuna: Ertaina-txikia
  • Mota: BALIZATUA
  • Info. osagarria: Triptikoa

Descargar recorrido