Inguru paregabea

Ehundaka urte dituzten haritz eta pagoz osaturiko baso zabal bat da Sakana; mendi-hegaletatik bera jaisten dena, haranaren hondoko belardi eta herrietaraino. 

Baso  atlantiko eder hauek benetako erlikia bat dira. Gure arbasoek hainbeste zaindu eta errespetatu zuten ondare preziatua, haien munduaren jatorria eta biziraupenaren oinarria baitzen.

Gaur egun, Andia-Urbasa eta Aizgorri-Aratz parke naturalek eta Aralar (Kontserbazio Bereziko Eremua) inguratzen gaituzte.  Ibilbide zoragarrietaz gozatzeko aukera bakarra.