Ixurkonea landetxea

Landetxe baten lasaitasunarekin eta zaharberritu berri den eraikin baten erosotasunarekin, Ixurkoneak arkitektura tradizionala eta ekipamendu garaikidea uztartzen ditu, Nafarroako iparraldeko bailara erakargarri hau bisitatzen duenari esperientzia paregabea eskaintzeko.

Intereseko datuak

Landetxe baten lasaitasunarekin eta zaharberritu berri den eraikin baten erosotasunarekin, Ixurkoneak arkitektura tradizionala eta ekipamendu garaikidea uztartzen ditu, Nafarroako iparraldeko bailara erakargarri hau bisitatzen duenari esperientzia paregabea eskaintzeko. Inguruaren paisaia-aberastasun aparta eta bertako kultura eta gastronomia-ondarea eskura daude antzinako familia-etxebizitza honetatik. Mikele Reparaz ostalaritza-esperientzia handiko ekintzaileak mimoz zaharberritu zuen.

Barruko dekorazio bikainak eta inguruko ikuspegi zoragarriak direla eta, ostatu hau Arbizuko erdigunean dagoen egonaldi atsegin batez gozatzeko leku paregabea da. Herriak gune natural aberats baten balioak batzen ditu, hurbilen dituen hiriburuekin (Iruñea, Gasteiz, Donostia, Bilbo) dituen lotura onen abantailekin eta barnealdeko eta kostaldeko interes turistikoko guneetatik duen hurbiltasunarekin.

Udalerria Urbasa, Andia eta Aralar mendilerroek inguratzen dute, eta Ixurkoneako leihoetatik Beriain mendiaren silueta bistaratzen da, San Donato baseliza ezagunarekin. Bisitaririk mendizaleenak bertara igo daitezke. Zailtasun txikiagoko ibilbideen bila dabiltzanentzat, aldiz, pasealekuen alternatibak ugariak eta askotarikoak dira, seinaleztatutako bidezidorren sare osoarekin. Herriko taberna, jatetxe eta saltokiek kalitatea gehitzen diote zerbitzuari, kiroldegia, igerileku estalia, haur-parkeak eta eliza dituen herri batean.

  • 10 pertsona gehienez
  • 5 logela bikotza komunarekin
  • Sukalde osoa
  • WiFia
  • Udako egongela, terraza eta lorategia
  • Zoru erradiatzaileko berokuntza
  • Egur-sutegia eta barbakoa
  • Plantxa eta ile-lehorgailua
  • Beira bikoitza: erosotasun termikoa eta akustikoa