Saien balkoia

Home/Ez ikustekoak/Saien balkoia

Saien balkoia

Saien balkoia

Saien Balkoia ibilbide zirkularra Irurtzungo Bi ahizpak (antzinan Aixitako haitza bezala ezagutzen zen) mendiaren hegaletik igarotzen da eta Nafarroako mendiaren eta Iruñerriaren arteko kokaleku estrategiko hau beste era batera ezagutzeko aukera ematen digu.

Harizti eta larre artean igarotzen den ibilbidean zehar Iruñea eta Donostia lotzen zituen antzinako Plazaola trenaren trazaketarekin topo egingo dugu. Ibilbidearen puntu altuenean, Bi ahizpetan bizi diren putreak edo saiak izango ditugu aurrez aurre eta eurei buruz gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Saien antzeko bistekin gozatuko dugu, Sakana, Larraun eta Iruñerriko paisaiarekin.

Datu interesgarriak

  • Irteera: Irurtzun
  • Iraupena: Ordu bat eta 45 minutu
  • Distantzia: 5km
  • Desnibela: 325m
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Tipologia: Balizatua SL NA-138