AZAROAK 19: Pintxo-pote burujabea

Home/Egunerokoa/AZAROAK 19: Pintxo-pote burujabea

AZAROAK 19: Pintxo-pote burujabea

Pintxo-pote burujabea

Azaroaren 19an Pintxo-pote burujabeaz gozatzeko aukera izanen dugu Sakanako hainbat herritan. Sakanako Garapen Agentziak antolatuta eta Belardi elkartea, Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkartea eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Altsasun, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, bertako produktuekin egindako pintxoak dastatu ahal izanen ditugu. Pintxo-potearen prezioa bi eurokoa izanen da. Parte-hartzaileek bertako produktuez osatutako hiru saskiren zozketan sartuko dira.

Pitxo-pote berezia eginen duten tabernak:
Altsasu: Arkangoa, Biltoki, Gautxori, Kaixo, Koxka, Las Vegas, Lezea, Urtzi eta Xume.
Etxarri Aranatz: Derry eta Iturri Eder.
Irurtzun: Pikuxar, Plazaola eta Roman.

Bertako produktuak eta ekoizleak:
Ardi gazta: Albi, Balda, Ibarborda, Juananekoa, Sarabe, Uharte eta Utxama.
Arrautzak: Ollaondo.
Barazkiak eta Karakolak: Legarbe.
Behi esnekiak: Jeingenekoa.
Txekor haragia: Aralarkoa.
Txerrikia: Ubei euskal txerria.

cartel-pintxopote2-001