Aralar, Urbasa eta Andia parke naturalek babestua, Nafarroako ipar-mendebaldean aurkitzen da Sakana, Burunda-Arakil ibaiaren bi aldeetan, eta eskualdearen erdian Beriain edo San Donato mendia.

Antzinatik komunikaziorako gune garrantzitsua izan da eskualdea Bordele-Astorga galtzada erromatarra igarotzen zen Sakanatik eta Donejakueko bide primitiboa ere hemendik zihoan.

Sakanako herrietako karriketan buelta bat emanez gero, iturri, plaza, eliza, lorez beteriko balkoi eta XVIII. mendeko etxe armarridun ugari ikusi ahal izango ditu bisitariak.

 

Agenda